XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izpidez esan zenun erabat.

Ederki, ba; tarteko almen ori ustea deritzaguna dala ikusia dugu, orrezkero.

Bai, noski.

Dirudinez, zer-danaren ta ez-danaren kide dan hura arkitzea soillik peit zaigu, ta zeatz ta meatz itz egiñik, ezpaita zer-dana ezta ez-dan utsa ere.

Arkituko ba'genu ustearen kizuntzat iritziko genuke zuzen ta bidez, ta ertz azkenak almen azkengoentzat eta tartekoak almen tartekoarentzat iarriko genituke.

Ez al dugu iardun bear onelatsu?.

Baiki.

Ori ezarrita gero, itz egin beza, erantzun bekit sakerre bikain orrek, Ederra beragan danik ezpaitu sinisten, ezta ederrarekiko idearik ere, beti berarengan diraunik, gauza ederren samalda besterik ezpaitu onesten ikuskizunzale orrek, ederra bat bakarra, zuzena bat bakarra dala ta orobat beste tasunetan esaterik ezin bait-du iasan.

Erantzuidazu, ots, adiskide on orrek, gauza eder oien artean ba al da bat, alde itsusirik ez dunik, eta gauza zuzen artean, ba al da bat alde okerrik ez dunik, ta gauza guren artean ba al da bat, alde gaiztorik ez dunik?.

Ta onela bestelakoetan.

Ez, erantzun zun, noraezean gauzok itsusi dirudite beste bati buruz, ta berdin gerta oi da esan dituzun besteotan.

Ta kopuru bikoitzak, bat eta bikoitz bezela onartu al ditezke?.

Ez.

Ta gauza andi edo txikiak, arin edo astunak, alderantziko izenak baiño areago izen oiek irabazi al ditute?.

Iñola ere ez, esan zun, bat bederak biak batera izango bailituke beti.

Ta gauza kopurutsuetako bakoitza ez dana ote, zer-dana omen dan baiño areago?.

Bazkarietan tartetzen diran elkar-izketa zimardikak irudite oiek, edo xaguxarra ioten dun irenaren aur-igarkizuna, igarri ezazu zertaz edo nun io dun galdetzen dutenean: Gauzok bitara artu bai-ditezke, ta ezin ditezke asmatu egi-egiaz, izanik ezta ez-izanik ere, ezta bi biok batera bai-liraken ere, ezta ez bata ez bestea ez izanik ere.

Ba al dakizu, erantzun nion, zer egin gauza oietaz ta zer-danaren ta utsaren arteko baiño obeki non ezarri?.

Utsa baiño illunagoak ez izaki, utsa baiño areagotzat ezin ditugu adierazi, zer-dana baiño argiago ez izaki, zer-dana baiño areago diranik ezin baitugu adierazi.

Ote dan ba, esan zun.

Auxe aurkitu dugu, bada, nere kasa: ederrarekiko ta beste antzeko tasunei buruz gizosteak dituten mota askotako ideak erabat zer-danaren ta utsaren arteko unean dabiltzatela, nolabait esateko.

Ala da.

Alde aurrez, ordea, ontan bat-etorri gera, ots, alako zerbait arkituko ba'zenu, ustearen kizuna litzakela, ta iñola ere ez, iakitearena; bi ertzen artean igerika diarduten gauzak atzematen ditun tarteko almena hura bait-da.

Atal urduri ta zoragarri ontan Platon'en aburu kutunenak labur-zur arki ditzakezu.

Parmenide'ren eragitez auxe uste zun Platon'ek, baiña, ederragotuz.

Zer-dan bakarra Bat da, arean; Askarra zeatz ta meatz esateko, ez da, izan ere, naiz ta noiz-nai ta non-nai gure begiek, belarriek, idurimenak besterik uste izan.

Egiaz dana, bat da, baiña, bere baitan atal asko edo ditu; ain zuzen ere, Platon'en aburuz, benetako zer-dana erabateko bata ideatan lakaintzen da, ta banaka banaka geroago ta argiago, urte luzeak zear autematen ditugu, laztanez aztertuz.

Bata bestearen atzetik agertzen zaigu Parmenide'ren ol erantzian (tabula rasa).

Platon'ek, bere asmoen arauz, bataren argi motel eta zuria obetsi arren, ludia ez du eritziko margul, ezpaita itsua.

Bizi, ñabar, ximen ta izpildun agertuko digu: Parmenide'k, ordea, ikusi eziña obeki ikusteko begiak ertsi nai zitun.

Platon'ek berriz, zirrikitu bereziak zear ludia ikusi nai izan du.

Orain, berriz, (Politeia'ren VII'gn. idaztian dionez) gure gizatasuna, gizabideak argitu izan ala ez, irudi onen arauz iduri ezazu: arpe antzeko lurpeko tegi batean zenbait gizon iduri itzazu; argiari irikitako ataria, aurrekalde luze osoan zabaltzen da.

Aurtzaroz gero, an dira, aztal-lepoak uzkalduta, tokiz ezin aldatuz, ta aurrekoa besterik ezin ikusiz, buruari atzera eragitea kateak eragozten baitie.

Atzekaldean, ta zertxobait gorago su irazekiak diz-diz dagi; su ta atxilotuen tartean goi aldera bide bat doa; bidearen barrena arresi txiki bat iduri ezazu, txerpolari itz-iarioek euren ta ikusleen bitarteko eraikitzen dituten olen antzera ta oien gaindik beuren izukariak ikusten uzten ditute.

Ori guzi ori ba-dakust, ark esan zun.

Arresi txiki ori barna, edotariko lanabasak daramazkiten gizon batzuk iduri itzatzu, arresitik zerbait gorago; giza-irudiak ta arrizko abereak, zurezkoak, tankera guzietara, ta bere izanez, batzuk izketan ari dira, bestetzuk txintik ez dute ateratzen.

Orra esan zun, iduri bakan bat, ta zenbait atxilotu bakan.

Oiek gure antzeko dituzu, iardetsi zun.

Orra Platon ta Parmenide nere begietan alkar iota.

Iardunaldi au bukatzerakoan, gure erriko atso zarrak bezala esan nai dizut:
Esanak esan barkatu,
- Ate ondoan sakatu
.

ERABILLI-IDAZTIAK.